Bizi garen XX-XXI mendeei, ezagutzaren gizartea deitzen diogu informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriengatik. Gure artean komunikatzeko era asko aldatu da Internet behin agertzean. Interneten murgildu ahal izateko, alfabetatze digitala beharrezkoa dugu lortzea, hau da, pertsonak informazio ezagutza bihurtzea, kritikotasun bat izanez eta pertsona aktiboak bihurtuz. Komenigarria da ordenagailua erabiltzen jakitea Interneten lankidetza komunikatzeko eta parte hartzeko, hau da, ez gara informazioaren erabiltzaileak soilik izango, sortzaileak baizik.
Beraz, web 2.0 izena ematen zaio. Web 2.0- an, informazio iturri desberdinak aurki ditzazkegu non erabiltzaileek, zuzenean sortutako informazioa eskuratu dezakegu. Edukien aldetik, posta, blogak, weblogak, tag-ak…aurkitzen ditugu. Aplikazio hauek, doakoak dira; edozein pertsonak lortu edo partekatu dezake bertan dauden material desberdinak. Web 2.0-k hezkuntzari ekarpen handiak egiten dizkio; hauen artean, parte hartzea, ezagutzak partekatu, kideen arteko lankidetza…
Ikaskuntza prozesu bat jarraitu behar dugu ezagutzazko gizartean murgildu ahal izateko eta horri, e-learning deritzogu.