2010/01/21

ARBOLARTE ZENTRUA

Arbolarte zentruari buruzko informazioa lortzeko, euren web orrialdearen hiperbinkuloa eskuratu dizuet lotura interesgarriak ipintzen duen lekuan, baina niri, askoz interesgarria iruditzen zait zentrua sakonki ezagutzea. Beraz, hona hemen Arbolarte zentruari buruzko informazio orokorra:

Zentrua, diputazioak kudeatzen du (FEECOOR) eta 52 pertsonentzako eginiko zentrua da. Sartu ahal diren pertsonen artean, 18 eta 65 urte bitartekoak izan behar dira. Zentruak honako helburuak ditu: bereganatu diskapazitatea (familiaren laguntzarekin), aldarrikapen tresna, laguntza eskainiz autonomia eskuratu, berdintasuna bilatu eta elbarriak eta mugimendu murriztua duten pertsonak autonomoagoak izaten lagundu.

Zentru honen barruan, hainbat psikologo, auxiliar, begiraleak eta fisoterapia aurki ditzazkegu. Ordutegiaren aldetik, nahiko malgua da zeren eta 3 txanda desberdin daude: egun osokoa, egun erdia goizez eta egun erdia arratsaldez. 3 ordu egunero tailerrak antolatzen dira eta tailer bakoitzak helburu desberdinak ditu.

Zentru honetan, pertsona bakoitzarekin jarraipen bat egiten da, entrenamendu irteerak antolatuz. Honekin lortu nahi dena da autobusetan, metroan eta trentan murgiltzen ikastea eta aldi berean, aurkitzen dituzten oztopoak saltasen dituzte.

Bertan lan egiten dituzten hezitzaileak, beti hezkuntza distantzia mantendu behar dute, “toma y daca” baten antzera, zuk lagundu – nik lagundu, eta horregatik zentru honen helburu nagusiena, PERTSONEN ONGIZATEA BILATZEA DA ETA BIZITZARI AURPEGIA EMATEN LAGUNDU.

No hay comentarios:

Publicar un comentario